Hemeretzi lan aurkeztu dituzte Peru Abarka Album Lehiaketara
Hemeretzi lan aurkeztu dira aurten, Ibaizabal argitaletxea eta Markina-Xemeingo Udalaren lankidetzaz antolatzen den Peru Abarka Album Lehiaketara. Gehienak Bizkaia aldetik ailegatu badira ere, Gipuzkoako eta Arabako ordezkariak ere badirela jakitera em...
Antolatzaileak pozik agertu dira lehiaketara aurkeztutako lan kopuru handiagaz, baina, batez ere, Markina-Xemeindik sekula baino lan gehiago aurkeztu direla nabarmendu dute.
Epaimahaiaren txanda
Orain epaimahaiaren txanda izango da. Lan guztiak irakurri ondoren, irabazle bat aukeratuko dute. «Ea suertea dugun, eta kalitate handikoak diren, lehia gogorragoa izango da, baina gure epaimahaiko kideak eskarmentu handikoak dira, eta aukeraketa egokia egingo dute», adierazi dute antolatzaileek.
Irabazlea apirilaren 23an argitara emango dute, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Egun horretatik aurrera egongo da, bai eta ere, ilustratzaileen atalera aurkezteko aukera. Ekainaren 27ra arte aurkeztu ahalko dira ilustrazioak.