Lupe Lekuona ipuin kontalariak umeentzako saioa eskainiko du barikuan
Bermeoko udal liburutegiak ipuin kontaketa saioa hartuko du barikuan. Hain zuzen ere, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da umeei zuzendutako ipuinak kontatuko dituena.Jakinarazi dutenez, gutxi gorabehera 45 minutuko saioa izango da, eta 18:00etan ha...
Jakinarazi dutenez, gutxi gorabehera 45 minutuko saioa izango da, eta 18:00etan hasiko da. 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta 50 umerentzako lekua bakarrik egongo da.
Esperientzia zabala dauka umeekin Lekuonak. Fantasiazko ipuinak, euskal ipuin tradizionalak eta egungo idazleen ipuinak kontatzen ditu bere saioetan.