Taraskan egingo dute Merke-merke azoka, zapatuan
Bermeoko Berton txiki-erdi enpresen elkarteak urtero antolatzen duen Merke-merke azoka zapatuan egingo dute. Egun bakarreko azoka izango da, eta Taraskan bilduko dira herriko saltokiak, 10:00etatik 21:00etara.Merke-merke azokara bertaratzen direnek «k...
Merke-merke azokara bertaratzen direnek «kalitatezko produktuak» eskuratu ahalko dituzte, «prezio ekonomikoetan». Jakinarazi dutenez, herriko hogei saltoki inguruk parte hartuko dute aurtengo azokan, eta horietan, mota askotako produktuak aurkitu ahalko dira; besteren artean, ume, gazte, gizon zein andrazkoentzako oinetakoak eta arropak, barruko arropak eta dekorazioa. Horrez gain, egun berean, herriko beste zenbait dendak kalera aterako dituzte produktuak. Merke-merke azokaren bitartez, herriko dendak herritarrengana hurbiltzen direla uste du Berton elkarteak. Hala, zapatuan Taraskan egingo den azokara herritar asko joatea espero dutela azaldu dute.