1976an Gasteizen gertaturiko sarraskia gogora ekarriko dute
1976ko martxoaren 3an Gasteizen euskal langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jazo zen. Greban zeuden 5.000 pertsona inguru Zaramagako San Frantzisko elizaren barruan bilduta zeudela, jendea bertatik indarrez ateratzeko nahian, Espainiako Polizi...
Elizan bildutakoek izututa eta itota ihesi atera ziren, eta polizia kolpeka eta tiroka oldartu zen. 2.000 tiro baino gehiago egin zituzten poliziek, eta ondorioz bost langile hil eta 150 lagun zauritu zituzten, asko larriki.
Elkarretaratzea
Gertaera lazgarri haien 39. urteurrenean hainbat ekimen egingo dira Ondarroan. Gaur, gertaerari buruzko dokumentala proiektatuko da Kofradia Zaharrean, 19:00etan. «Egun hura eta hurrengo egunak zelakoak izan ziren jasotzen ditu dokumentalak. Greban egon ziren hainbat pertsonen eta hildakoen lagunen eta senideen testigantzak biltzen dira bertan», azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
Bestalde, martxoaren 3an elkarretaratzea egingo dute. Gertaera salatzeko, 19:00etan Alamedako monolitoaren aurrean batzeko deia egin dute.