Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

'Gure Esku Dago', herritarren eskura

Gure Esku Dago herri ekimenak denda zabaldu du Eriabarrena kalean; besteak beste, ekainaren 21ean egingo duten nazio mailako ekimenerako oihalak eskuratu daitezke han.Gure Esku Dago herri ekimena gernikarren esku-eskura dago orain. Izan ere, denda bat ...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/02/26

Gure Esku Dago herri ekimenak denda zabaldu du Eriabarrena kalean; besteak beste, ekainaren 21ean egingo duten nazio mailako ekimenerako oihalak eskuratu daitezke han.

Gure Esku Dago herri ekimena gernikarren esku-eskura dago orain. Izan ere, denda bat ireki dute, Eriabarrena kalean (Arrien tabernaren ondoan). Ekainaren 21ean egingo duten nazio mailako ekitaldiari begira, oihalak salduko ditu Gure Esku Dagok denda horretan, ekimeneko kideek azaldu dutenez. «Halaber, materiala helduko zaigu hurrengo asteetan: kamisetak, izerditzeko elastikoak eta abar, eta denda horretan ipiniko ditugu salgai».

Erakusketa bat ere bada denda berrian: «Ekainaren 8ko giza katean ateratako argazkiekin egindako erakusketa da, eta ikusgai dago dendan». Era berean, egun hartako argazki gehiago batu gurako lituzkete Gure Esku Dagoko kideek; «jendea animatu gura dugu etxean dituzten egun horretako argazkiak dendara eramatera; edo, bestela, gure helbideren batera bidali ditzatela».

Esku faltan

Barikuetan zabalduko dute Gure Esku Dago-ren lokal hori, 19:00etatik 21:00etara bitartean. «Aurrerantzean egun gehiagotan zabaltzea da asmoa. Baina jendea behar dugu, laguntza behar dugu. Gutxi gara lanean ari garenak, eta esku bat gehiago beti dator ondo». Zentzu horretan, esan dute dendan txandaren bat egiteko prest dauden herritarrek han bertan eman dezaketela izena.

Ekainaren 21era begira daude orain Gure Esku Dago ekimenekoak. «Oihalak salduko ditugu dendan, euro batean oihal zatia. Norberak gura duena idatz dezake bere zati horretan. Gero, ekainaren 21ean Bizkaiko zati denak josiko ditugu».

Bizkaiko ekitaldi nagusia San Mamesen egingo dute; eta, egun horretan, Euskal Herriko estadio nagusiak nolabait batzea dute helburu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.