2012ko Inude eta artzainen kalejira, Lekeition.
Etorkizuna dantza taldeko inude eta artzainak kalejirak ibiliko dira zapatuan (otsailak 28) Lekeitioko kaleetan zehar. 12:30ean irtengo dute Trinkete etxetik, eta kalerik kale ibili eta gero dantza saioak eskainiko dituzte plazan eta Eskolapean.
Egingo duten ibilbidea hau izango da: Trinkete etxea, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Pascual Abaroa, Ezpeleta, Arranegi Zabala, Marina albotik plazara, Uribarren, Gamarra eta Eskolapea.