Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lurraldebusek herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu ditu

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Lekeitio,Mutriku,Ondarroa
2015/02/26
Debabarrenean martxoaren 1etik aurrera martxan ipiniko diren Lurraldebuseko herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak birmoldaketa garrantzitsua egin du lurraldeko garraioan. Birmoldaketa horren ondorioz, ibilbideak aldatu, zerbitzuak areagotu eta berriak sortu dira. Aldundiak azpimarratu duenez, gainera, “zerbitzuak herritarrek beharretara egokitzeko lan berezia egin da, herritarrek egindako ekarpenak kontuan hartuz”. Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio zuzendariak aurkeztu ditu eskualdeko linea berriak. Berarekin batera Debabarreneko hainbat udal ordezkari egon dira aurkezpenean: Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea, Hiart Arluziaga Soraluzeko alkatea, Arcadio Benitez Eibarko udal zinegotzia eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea.
Lurraldebus zerbitzu berriaren aurkezpena

Lurraldebus zerbitzu berriaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara: H. Arluziaga, J. Palenzuela, U. Erroitzenea, A. Benitez eta A. Etxeberria. Argazkia: Debegesa

Hemendik aurrera hamabi linea arrunt eta gaueko hiru egongo dira eskualdean. Linea horietako nagusienak 06:00etatik 22:00etara egongo dira martxan lanegunetan, eta barikuetan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan. Era berean, berritasun modura, Mendaroko ospitaletara, Debagoienera eta Urola erdira ere konexioak hobetu egin dira. Lea-Artibai eta Mutrikuren kasuan, hauek izango dira aldaketarik nagusiak:
  • DB03 Lekeitio-Donostia: Joaneko zerbitzu bat eta itzulerako beste bat Donostiako Antigua auzotik sartu eta irtengo dira, unibertsitateko ikasleen premiei erantzuteko. Linea horren bidez Debaberrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Asteburu eta jaiegunetan orain arteko eskaintza bikoiztu egingo da (bi bidaiatik laura pasatuz) eta Donostiatik azken irteera 21:00etan izango da.
  • DB04 Mallabia-Ondarroa: ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. Barikuetan 01:00ak aldera arte luzatu dira zerbitzuak. Horrez gain, azken bi zerbitzuak Ondarroaraino luzatuko dira, astelehenetik barikura bitartean.
  • DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia: linearen helburua, Deba-Zumaia ardatzaren bitartez, Debabarreneko kostaldeko udalerriak Urola Kostarekin lotzea da. Deban trenarekin lotzeko aukera ere egongo da, joaneko eta itzulerako zerbitzuetan. Zerbitzu gehiago eskainiko dira; batez ere zapatu, domeka eta jaiegunetan.
  • DB06 Soraluze-Ondarroa: Soraluze Mendaroko ospitalearekin eta hondartzarekin lotzen du helburu zerbitzu berriak. Lanegunetan eta asteburuetan noranzko bakoitzean bi orduoro eskainiko da zerbitzua.
  • DB41G Mallabia-Deba-Ondarroa: lehen egin modura, Ondarroa eta Mallabia gaueko zerbitzua eskainiko da aurrerantzean ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.