Umeentzako ikuskizuna egongo da barikuan, Mutrikuko Zabielen
Faustinarekin munduratuz ikuskizuna egongo da ikusgai barikuan, 18:00etan, Zabiel kultur etxean. Saioa Mutrikuko Udalak antolatu du, eta doakoa izango da.Eneko Etxebarrieta da ikuskizuneko protagonista. Etxebarrietak munduari buelta eman zion, biziklet...
Eneko Etxebarrieta da ikuskizuneko protagonista. Etxebarrietak munduari buelta eman zion, bizikletarekin. Eta antzezlanak Etxebarrietak bisitatutako 32 herrialdetan bizitakoak modu umoretsu, hezitzaile eta artistikoan kontatzen ditu.
Faustina, aldiz, Etxebarrietaren bizikleta da. «Munduari bira emateko ezinbesteko gauzak zakutoetan sartu, Tibetera igo eta bertan tibetar familia bat eta beren yak-ak ezagutuko dituzte. Txinako harresiaren ondoan ere gaua pasatuko dute, eta, ostean, Australiako basamortua zeharkatuko dute», azaldu dute ikuskizunaren arduradunek.
Antzezpena pantailan ematen diren irudiekin lagunduta dago. Pantaila horretan, hain zuzen ere, Etxebarrietak eta Faustinak ezagutuko dituzten pertsonaiak agertzen joango dira, kontakizuna errazteko.
Umeak protagonista
Musikari dagokionez, Bingen Mendizabalen doinuek girotuko dute ikuskizuna. Oro har, antzerkiaren bidez, eta argazkiak, musika eta hainbat soinu efektu erabiliz, ume eta gaztetxoek ipuin harrigarri, baina erreal bat beraiena balitz bezala bizitzea lortzen dela gaineratu dute arduradunek: «Bizikletarekin munduari buelta eman eta protagonistak izatea lortuko dute umeek».