Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa eskainiko du zapatuan, Ziortza-Bolibarren
'Futbolisto baten konfidentziak' saioa eskainiko du futbolari ohiak. Ikuskizunaren ostean, herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sariak ere banatuko ditu herriko euskara batzordeakZuhaitz Gurrutxaga Elgoibarko telebista aurkezle eta futbolari o...
‘Futbolisto baten konfidentziak’ saioa eskainiko du futbolari ohiak. Ikuskizunaren ostean, herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sariak ere banatuko ditu herriko euskara batzordeak
Zuhaitz Gurrutxaga Elgoibarko telebista aurkezle eta futbolari ohiak Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa eskainiko du zapatuan, Ziortza-Bolibarren. Ikuskizuna eskaini eta gero, herriko euskara batzordeak herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sariak banatuko ditu.Saioa herriko euskara batzordeak antolatuta dago, eta 18:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Oro har, Gurrutxagak futbolaria zen garaiko pasadizoak kontatuko dizkie herritarrei, umorea oinarri hartuta. Elgoibartarra han eta hemen ibili da bakarrizketa eskaintzen; Lea-Artibaiko hainbat herritan ere egon da, eta guztietan, herritarrek barre algara handiak bota izan dituzte. «Entretenigarria, ikustekoa eta erabat gomendagarria» dela esan izan dute.
Sari banaketa, ostean
Ikuskizuna gutxi gorabehera ordu betekoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta herritarrei animatzeko eta saioa ikustera gerturatzeko gonbitea egin diete.
Saioa egin eta gero, euskara batzordeak herriko berba eta esaera zaharren lehiaketako sariak banatuko ditu. «Herriko berba asko galtzen doazela ikusita», lehiaketan abenduan abiarazi zuen herriko euskara batzordeak. Funtsean, «berba horrek batu eta bizi gehiago ematen ahalegintzeko» helburua eduki du lehiaketak.
Guztira hiru sari banatuko dituzte: lehenengo saria tablet bat izango da, bigarrena bi lagunentzako afari bat eta hirugarrena Mihiluze jolasa.