Sukaldaritza osasuntsuaz mintzatuko da Antonio Palomar
Antonio Palomarrek idatzitako Alimentacion intelegente, cocina saludable liburua aurkeztuko dute gaur, 19:00etan, Mundakako udal liburutegian.Medikua da Palomar, baita osasun dibulgatzailea ere. Azken hogei urteetan elikadurari eta osasun hezkuntzari b...
Medikua da Palomar, baita osasun dibulgatzailea ere. Azken hogei urteetan elikadurari eta osasun hezkuntzari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen ari da. Atseden etxeetan eta osasun eskoletan aholkulari ibiltzen da baita ere, eta alfabetizazio emozionalaren inguruko lantegiak ere zuzentzen ditu 1988. urtetik.
Ekidin beharrekoaz
Mundakara, dena dela, bere Alimentacion intelegente, cocina saludable liburuaz mintzatzeko etorriko da. Liburu horretan metodo onenak aztertzen ditu, eta ongarri, nahasketa eta material hoberenak zeintzuk diren ere azaltzen ditu. Era berean, ekidin beharreko produktuak zientzuk diren ere azaltzen du. Hala, liburuan, zentzuzko sukaldaritzari zein sukaldaritza osasuntsuari buruz ari da Palomar.