Txalaparta kalera ateratzeko Txalapoteoa egingo dute bihar
Ttakuntxo Txalaparta taldeak eta Alkartasuna Dantza Taldeko musikariak antolatutako ekimena da biharkoa. Hain zuzen ere, bigarren urtez jarraian, Txalapoteoa egingo dute. Txalaparta kalera ateratzeko helburuagaz hasi ziren iaz Txalapoteoa antolatzen, e...
13:00etan ipini dute hitzordua. Goizean, Alde Zaharretik egin gura dute ibilbidea. Elkarrekin Bermeoko Kafe Antzokian bazkaldu ostean, 17:30etik aurrera, Portuzarretik eta Lameratik jarraituko dutela zehaztu dute, eta azkenengo ekitaldia, berriz, 19:30ean egingo dute Lamerako kioskoan. Eguna modu horretara finkatuta badute ere, eguraldiak ibilbidea mugatu ahalko duela azaldu dute antolatzaileek.
Txalaparta bultzatzeaz eta kalera ateratzeaz gain, herria girotzea dute beste helburuetako bat. Iazko Txalapoteoan giro «polita» sortu zutela diote, «nahiz eta eguraldi txarra egin zuen orduan ere».
Bermeoko txalapartariak eta musikariak parte hartzeaz gain, Gernika-Lumotik eta Mungiatik etorritako txalapartariak ere izango dira bihar Bermeon. Hala, «inguruko herrietako txalapartariekin batzeko» aukera ere eskaintzen die Txalapoteoak: «Gure arteko harremanak sendotzeko modu bat ere bada».