Txiki Park-aren erabilera publikoa izatea eskatu du Kultura Batzordeak
EH Bilduren eskutik, mozioa aurkeztu zuten eguazteneko osoko bilkuran. Gaia mahai gainean uztea erabaki zuten alderdi politikoek, martxoko udalbatzarrean aztertzekoTxiki Park-aren erabilera publikoa izateko eskaera egin dio Gernika-Lumoko Kultura Batzo...
EH Bilduren eskutik, mozioa aurkeztu zuten eguazteneko osoko bilkuran. Gaia mahai gainean uztea erabaki zuten alderdi politikoek, martxoko udalbatzarrean aztertzeko
Txiki Park-aren erabilera publikoa izateko eskaera egin dio Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak Gernika-Lumoko udalbatzari. EH Bilduren bitartez aurkeztutako mozioa irakurri zuten atzo, osoko bilkuran, baina ez zuten bozkatu. EAJ proiektuari buruzko informazio faltan oinarritu zen. Jeltzaleek azaldu zutenez, orain lau urte ere liburutegia Pasealekura eramateko mozioa aurkeztu zuten, eta proposamen horri buruzko informazioa eskatu arren, oraindik ez dutela kritikatu zuten.Erabaki politikoa
Jose Mari GorroƱo alkateak, bere aldetik, Kultura Batzordearen proposamenak udal aurrekontuetan ere eragina izango lukeela aipatu zuen atzoko osoko bilkuran, eta eraginak aztertu beharko liratekeela esan zuen. Jose Ramon Bilbaok, bestalde, Kultura Batzordeak eskatzen duena erabaki politikoa dela azpimarratu zuen. Hala ere, arrazoi desberdinak tarteko, Kultura Batzordearen proposamena mahai gainean uztea eta martxoko osoko bilkuran aztertzea erabaki zuen udalbatzak.