Zuhaitz Eguna ospatzeko jarduera ugari antolatu dituzte Busturian
Zuhaitz Eguna ospatuko dute asteburuan Busturian. Horretarako, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak egitarau zabala prestatu du. Nagusientzat, umeentzat zein familian egiteko jarduerak izango dira zapatuan zein domekan.Zuhaitz Egunak «jendarteak biodibe...
Zuhaitz Egunak «jendarteak biodibertsitatearen oreka berreskuratu behar duela eta bere inguruneagaz errespetu handiagoz jokatu behar duela» gogorarazten du.
Domekan, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturiko Udalarekin eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean, bertoko haritzaren landaketa sinbolikoa egingo du Atxondon. Jakinarazi dutenez, sei haritz landatuko dituzte, eta adin guztietako lagunek parte har dezakete. 10:50ean jarri dute hitzordua Madariaga Dorretxean. Atxondora abiatuko dira handik. Haritzak landatzeko beharrezkoa den materiala Euskadiko Biodibertsitate Zentroak jarriko du. Jarduera hori, baina, ez da asteburuan egingo duten bakarra. Hala ere, ohi legez, jardueretan parte hartzeko aurretiaz eman behar da izena.