Hasier Arraizek BECera joateko deia egin du Ondarroan
Jende asko batu zen zapatuan [otsailak 28] Hasier Arraizek Kofradia Zaharrean eskaini zuen berbardian. Unai Urruzunok eman zion sarrera ekitaldiari, eta Sortuko presidenteak hitzaldia amaitu ostean, hitzaldira bertaratutakoen kezka eta zalantzei erantzuteko aukera izan zuen.
Era berean, zapatuan [martxoak 7] BEC-en egingo den Bidea badago, euskal bidea ekitaldi nazionalera joatea gonbitea luzatu zien denei.