Hezur-muinen bila ari den autoa portuan egon da
Hezur-muinen bila dabilen Ferrari Tarapun autoak Bermeo bisitatu du. Informazioa ematea da auto horren helburua, eta Bermeoko portuan egon zen domeka goizean. Gaixotasuna gainditu duen Ibai Gabantxo gazte bermeotarra izan zen, gainera, beste boluntario...
Hezur-muinen bila dabilen
Ferrari Tarapun autoak Bermeo bisitatu du. Informazioa ematea da auto horren helburua, eta Bermeoko portuan egon zen domeka goizean. Gaixotasuna gainditu duen Ibai Gabantxo gazte bermeotarra izan zen, gainera, beste boluntario batzuekin batera, herritarrei informazioa zabaltzen. Besteren artean, hezur-muina emateak duen sariaren berri ematen egon ziren; bizi bat salbatzea, alegia.