Lekeitioko Udalak udal eraikinetan zeremonia zibilak egiteko aukera eskaini nahi die herritarrei
“Neurri honekin, udalak erlijio sinesmenetatik kanpo kokatzen diren bestelako hiletei duintasuna eta errespetua erakutsi nahi dio. Jendartearen nahiak entzun eta egitasmo konkretuak gauzatu behar ditugu gai honetan ere”, adierazi du udalak.
2013ko otsailean udalak errautsak kanposantuan lurperatzea ahalbidetu zuen, eta 2015ean hileta zibilak egiteko aukera eman nahi dute.