Martxoaren 8ko ekintzetan parte hartzeko izena eman beharko da
Hainbat dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean antolatu dituzten ekintzak. Horietako askotan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa ez den arren, beste hainbatetan hala egin beharko du herritarrak; Ajangize...
Ajangizen eta Busturian, esaterako, beste hainbat ekintzen artean, bazkaria jateko bilduko dira herritarrak, eta bertan parte hartzeko, izena eman beharko dute interesatuek; horretarako azken eguna bihar da. Herriko liburutegian eman beharko dute izena busturiarrek, eta herriko tabernan, berriz, ajangiztarrek.
Foruarrek ere bihar arte izango dute martxoaren 7rako antolatutako ekintzetan izena emateko aukera. Hain zuzen, Zarautzera joango dira herritarrak egun horretan, eta, bertan, txakolindegia bisitatu eta bazkaritan batuko dira. Ostean, Getariara joango dira Cristobal Balenziaga museoa bisitatzera.
Kortezubiko SantimamiƱe Kobetan ere ospatuko dute Emakumearen Eguna, eta, horretarako, bisita gidatu bat egingo dute, emakumeek historiaurreko gizartean zuten papera ezagutzeko. Leku kopurua mugatua izango da, eta, beraz, beharrezkoa izango da 94-465 16 57 telefonora deituta izena ematea.