Asteon, berdel kanpainako lehen berdel aleak porturatu dira Ondarroan. Martitzenean [martxoak 3] sartu ziren denboraldiko lehen kiloak; denetara 96.000 kilo porturatu ziren Egidazu kaian.
Marinelek adierazi dutenez, gainera, nahikoa hurre harrapatu dute berdela, Lekeitio parean; kostaldetik hamar bat miliatara. Arrantzaleak pozik agertu dira berdel denboraldiko lehen arrantzuekin, baina bi kofradiako arduradunek azpimarratu dutenez, «nahikoa merke» saldu da berdela; 60 zentimo inguruan. «Ezkabietan etorri den arraina saldu da merkeena, eta kaxa txikietan ekarri dutena, ostera, zer edo zer garestiago saldu da».
‘Kalamua bi’ berdela deskargatzen martitzenean
Antxoa ere bai
Berdelaz gain, antxoa ale batzuk ere harrapatu dituzte asteon. Eguaztenean [martxoak 4], 1.000 kaxa antxoa sartu ziren Ondarroan, eta «prezio ederra» egin zuela nabarmendu dute Kalare Deuna kofradiako ordezkariek. 4 eta 3,5 euro artean saldu zen bentalekuan.
Hiru baxurako ontzik arrantzatu zuten antxoa, Santoña (Kantabria) parean. Tamaina politekoa izan zen gainera, kiloko 44-46 alekoa. Arrantzaleen esanetan, «bidezko prezioetan» saldu zuten. «Egunkari batzuetan antxoak prezio eskasa egin zuela argitaratu baldin bada ere, hori ez da horrela. Ez gaude bat ere ados baieztapen horregaz», kexatu dira.
Gaur [martxoak 5], ostera, ontzi asko portuan lotuta geratu dira, eguraldi txarra tarteko. Amuko ontziak atera dira bakarrik. Mutrikuko amuko itsasontzi bat eta Ondarroako hiru itsasoratu dira.
ASTEKO ARRAIN BENTAMartitzena
Berdela. 96.000 kilo: 62 zentimo, bataz beste.
Boba. 6.100 kilo: 53 zentimo, bataz beste.
Txitxarro zuria. 9.500 kilo: 2,05 euro, bataz beste.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.