Lurbizi proiektuaren aurkezpena egingo dute Bermeon
Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, Busturialdeko 20 udalerriek garatutako proiektua da Lurbizi. Eskualdeko beste zenbait herritan proiektua azaldu ostean, gaur Bermeon emango dituzte azalpenak, Gizarte eta Kultura Etxean, 19:30ean.Lurbizi proiektuaren...
Lurbizi proiektuaren helburua eskualdeko lehenengo sektorea indarberritzea eta Tokiko Elikadura Sistema Iraunkorra berreskuratzea da. Bermeon herriko ekoizleak eta kontsumitzaileak batu gura dituzte, guztien artean, lehenengo sektorearen egungo egoerari konpon- bidea bilatzeko.
Lurbizi proiektuaren lehenengo fasea lantzen ari dira. Horretan, lehenengo sektorearen diagnostikoa egiten ari dira. Horrez gain, elikagaien ekoizpena eta kontsumoa neurtzea, eskualdeko lur-fondoa sortzea, transformazio planta baten beharra aztertzea eta nekazaritza eta abeltzaintzan aholkularitza teknikoa eskaintzea da beraien betebeharra.