Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemein eta Ondarroako Udalek Irrizale saria jaso dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Markina-Xemein,Ondarroa
2015/03/05
Testua: Berria Disney, Clan, Boing, Violeta, Bob Belaki… Euria etengabe ari du Euskal Herriko haur eta haien gurasoen gainean, erdaretan, eta, batzuetan, «balio eztabaidagarrietan», Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek dioenez. Kanpokoari ezin mugak jarri, baina bazegoen Euskal Herritik, eredu bat sortzea, «euskaratik, geure balioetatik eta auzolanetik». Horrela sortu zuten Agirretxek eta haren lankideek Irrien Lagunak elkartea, irrienlagunak.com gunea eta Irria aldizkaria, besteak beste. Dagoeneko 5.000 harpidedun ditu aldizkariak. Haurrentzako argitalpena zabaltzen lagundu dituztenei Irrizale saria eman zieten atzo Albaola itsas faktorian, Pasaian (Gipuzkoa). Denera, 25 sari banatu dituzte. Zortzi udal, Markina, Ondarroa (Bizkaia), Arbizu (Nafarroa), Lezo, Oarsoaldea, Pasaia, Zarautz, Zestoa (Gipuzkoa). Bederatzi ikastetxe, tartean Aramaiokoa (Araba), Baztangoa (Nafarroa), zein Durangoko Kurutziaga (Bizkaia), Errenteriako Bizarain eta Koldo Mitxelena, Pasaiako Karmengo Ama, Orioko Zaragueta (Gipuzkoa). Horrez gain, Egia Auzoa elkartea (Donostia) saritu zuten, Lotura Films, Irizar eta Factory enpresak, Txatxilipurdi eta Amarauna aisialdi elkartea, Hik Hasi aldizkaria, Albaola bera eta Julen Tokero diseinatzailea.
Irrizale saria jaso dutenak, Irrien Lagunen klubeko ordezkariekin.

Irrizale saria jaso dutenak, Irrien Lagunen klubeko ordezkariekin.

Bizipoza Auzolan liburua hartu dute opari saridunek. Gaur, gizarte ekintzan dabiltzan 26 elkarte daude Irrien Lagunak klubean hainbat alor lantzen: familia eredu ezberdinak, gaixotasunak, nazioarteko lankidetza… Horien inguruko abesti eta ipuinekin osaturiko liburua da. Albaolako haritz enborren artean eman dituzte sariak, izan ere, San Juan XVI. mendeko galeoiaren kopia eraikitzen ari dira aldamenean, eta, horretarako, piezak han bertan lantzen dituzte ontzigileek. Irrien Lagunak egitasmoaren bultzatzaileak daude Porrotxekin: Elkarreko Olatz Osa, Mikel Arrieta BERRIAkoa, eta, ekitaldiaren anfitrioi gisa, Albaolako Jon Maia eta Xabier Agote. Entziklopedia, abian Haurrentzako komunikazio egitasmo batekin egiten zutela amets azaldu du Osak. Irria aldizkaria izan zen amets horren emaitza duela lau urte. Osasuntsu dabil: 2014an, krisiaren gorrian, 1.400 harpidedun irabazi zituen.
Markina-Xemeingo udal ordezkariak, Irrien Lagunen ordezkariekin batera.

Markina-Xemeingo udal ordezkariak, Irrien Lagunen ordezkariekin batera.

Largabista, Ane pirata, Marikalanbre, Tiritatxo pertsonaiak sortu ditu Irrien Lagunak klubak, eta, horiekin, ikuskizunak. Urtero 115 emanaldi inguru egiten dituzte Euskal Herri osoan, eta horietako gehientsuenak, hezkuntza munduko erakundeak eta udalek eskaturikoak dira. Besteak beste, hori eskertu nahi izan dute ekitaldiarekin. Dagoeneko 65 udal, 116 ikastetxe, sei enpresa eta hiru elkarte dira irrizale. «Ametsa zabaltzen arituko gara aurrerantzean ere », iragarri du Osak. Zarauzko (Gipuzkoa) Udala duela hiru urte egin zen irrizale, Gari Berasaluze euskara zinegotziak azaldu duenez. Eskoletan, 3-8 urteko haurren geletan Irria aldizkaria izatea ziurtatu dute, eta elkarlanean aritu dira Irrien Lagunekin urtean zortzi bat jai antolatzeko, balio batzuen inguruan: «Ingurumenaren, euskaren, parekidetasunaren eta kultur aniztasunaren alde». Eta udaberrian, Euskal Herriaren Historiaren inguruko «entziklopedia» bat agindu du Porrotxek. Horrez gain, herri hezitzaile eta eskola herritarren mugimendu bat osatzen ari dira, «beste eredu batean bizi ahal izateko». Gauzak orain arte haurrentzat, familientzat gazteentzat egin dira, baina «-entzat egiteari utzi, eta -ekin egiten hasi nahi dugu». Irrien Lagunak kluba horretan dabil. Erdararen ozeanoan ito gabe ibiltzeko ontzia eraikitzen, irriolan. EKITALDIKO ARGAZKI GALERIA

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.