Salgaien zirkulazioak goranzko joeran darrai Bermeoko portuan
120 itsasontzitan, guztira, 313.799 tona porturatu ziren 2014an; 76 ontzik kostaldeko itsasketa egin zuten, gainontzeko 44ak, bestalde, atzerritik etorri zirenEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritz...
120 itsasontzitan, guztira, 313.799 tona porturatu ziren 2014an; 76 ontzik kostaldeko itsasketa egin zuten, gainontzeko 44ak, bestalde, atzerritik etorri ziren
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak jakinarazi duenez, salgaien zirkulazioak gora egin zuen iaz Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Bermeoko Portuan. Hala, azken urteetako goranzko joerari eutsi zaiola azaldu dute.Merkataritza ontziak, bidaiari ontziak, arrain izoztuen ontziak eta lantegi ontziak kontuan izanik, 313.799 tona porturatu ziren 2014an, Bermeon. 2013an, aldiz, 299.790 tona zenbatu zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok ezagutara eman dituen datuen arabera, «mota horretako 120 itsasontzi sartu ziren iaz Euskal Autonomia Erkidegoko portuetara». Horietako 76 ontzik kostaldeko itsasketa egin zuten, beste 44ak, berriz, atzerritik etorri ziren.
Bermeoko portura kostaldeko itsasketan iritsi ziren salgaiak, Ruiz de Anguloren arabera, «batez ere, siderometalurgiako produktuak eta eraikuntzarako material elaboratuak izan ziren». Paper-oreak eta potasa moduko ongarriek ere «garrantzia handia» izan zutela aipatu du.
2013ko urteagaz alderatuta, hazkunde txikia egon bada ere, Bermeora iristen diren salgaien kopuruak gora egiten jarraitzen duela nabarmendu dute.