Udal eraikinetan hileta eta omenaldi zibilak egiteko aukera egongo da
Hileta zibilen gaineko araudia prest dauka Lekeitioko Udalak, eta gaurko osoko bilkuran aurkeztuko dute. Batzar aretoan eta Ikusgarrin egin ahalko dira zeremoniak eider mugartegiLekeitioko Udalak hileta zibilak egiteko aukera eskaini nahi die herritarr...
Hileta zibilen gaineko araudia prest dauka Lekeitioko Udalak, eta gaurko osoko bilkuran aurkeztuko dute. Batzar aretoan eta Ikusgarrin egin ahalko dira zeremoniak eider mugartegi
Lekeitioko Udalak hileta zibilak egiteko aukera eskaini nahi die herritarrei. Araudia landuta dauka jada udalak, eta gaur arratsaldeko osoko bilkuran aurkeztuko dute. Hala, ordenantza hori onartuta, hiletak egiteko espazio publikoa eta zibila izango lukete herritarrek eskura.Udalak bi aukera emango ditu hileta zibilak egiteko, bata pleno aretoan eta bestea Ikusgarri aretoan. Modu horretan, zeremonia zibilek ere lekua izango dute Lekeition.
Neurri horregaz, Lekeitioko Udalak erlijio sinesmenetatik kanpo dauden bestelako hiletei duintasuna eta errespetua erakutsi nahi diela nabarmendu du. «Jendartearen nahiak entzun eta egitasmo zehatzak gauzatu behar ditugu gai honetan ere», adierazi dute.
2013ko otsailean, errautsak kanposantuan lurperatzea ahalbidetu zuen udalak, horretarako bertako kanposantuko lursail bat bereziz, eta 2015ean hileta zibilak egiteko aukera eman nahi dute.