Euskadiko selekzioko txirrindulariak Espainiako Txirrindulari Txapelketako podium gainean. Argazkia: Gillermo Prieto
Joan den asteburuan egin zen Galapagarren (Madril) Espainiako pistako txirrindularitza egokituko txapelketa.
Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen kirolari lekeitiarrak. Beragaz batera, euskal selekzioan aritu ziren Alfonso Postigo, Oskar Garro, Amador Granados, Beñat Lizaso eta Guillermo Prieto. Taldekako abadura proban, urrezko domina lortu zuten Granadosek, Garrok eta Postigok osatutako hirukoak. Beste taldeak, aldiz, Lizasok, Prietok eta Txakartegik brontzezko domina lortu zuten.
Beste probetan ere domin ugari eskuratu zituzten txirrindulari euskaldunek. Jazarpeneko proban zilarrezko domina irabazi zuen Joseba Txakartegik. «Iaz bezela, urrezkoa lortu nahi nuen, baina, aurten bigarren geratu naiz», adierazi du Txakartegik.
Kilometroan ere hartu zuen parte txirrindulari lekeitiarrak, baina, ez zen berak nahi bezala ibili: «Maila handia egon zen eta Alfonso Cabello munduko txapelduna izan zen irabazlea».
Hemendik aurrera errepiderako prestatzen hasiko dela aurreratu du Txakartegik. Maiatzaren erdian izango diren Espainiako txapelketetan parte hartzea du helburu, eta aurten Europako kopako kanpoaketa batera joateko asmoa duela ere jakitera eman du txirrindulariak.