Zuhaitzen ibilbidea egingo dute herrian zehar
Herriko ondare naturala hobeto ezagutzeko aukera paregabea edukiko dute domeka goizean markina-xemeindarrek. Bera Kruz eta Bekobenta ikastetxeek, Ekozain ekologia taldeak eta udal ingurumen batzordeak Zuhaitzen Ibilbidea antolatu dute herriko zuhaitz b...
Arkupean hasiko da ibilaldia, 10:00etan, eta beste batzuren artean, Lea-Artibai Ikastetxeko gorostia eta sekuoia, Xemeingo artia, Uhagongo hagina, udaletxe osteko haritza, gaztainondoa eta gingoa, Arkupe aurreko artia eta Zelaiko ezkia ikusi, ezagutu eta bakoitzaren nondik norakoak jakitera emango dituzte.
Bide batez, gainera, orain dela urte bi egin zuten modura, zuhaitz bakoitzari bere jatorria eta ezaugarriak daraman nortasun plaka jarriko diote.
Mapa osatzen
Ikusi, ikasi eta jolasteko aukera izango dute ekitaldi berezian parte hartzen duten umeek. Ibilbidearen planoa emango diete antolatzaileek, eta eranskailu batzuekin ikusitako zuhaitzak non dauden seinaleak jarri ahalko dituzte.