Martxoak 8, Ondarroan
Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, ekintza andana antolatu dute talde feministek, elkarteek, udalek eta bestelako eragileek. Eztabaidak, berbaldiak, irteerak, proiekzioak, musika emanaldiak, tailerrak, bazkariak, erakusketak, mobilizazioak, festakā¦ Denetarik egiteko aukera izango dute herritarrek, denak ere aldarri beragaz: burujabetza feminista.
Egingo diren ekintzen artean, berritasun bat edo beste izango dira. Gaur [martxoak 6], esate baterako, Berriatuko Berdintasun Plana aurkeztuko dute Zentrala kultur elkartean. Era berean, Mutrikuko Emakumeak Mutrikun Abixan taldeak Emakume Astea antolatu du, estreinako.
Aurreko urteko ohiturari jarraituz, II. Martxa Morea egingo dute bihar [martxoak 7], Lekeition. Hainbat emakumek helburu beraren inguruan egingo dute ibilbidea. Korrika, oinez, patinetan zein bizikletaz, denak kolore morea nonahi zabaltzen ibiliko dira. Horrez gain, emakumeen inguruko hainbat erakusketa egingo dira bertoko herriotan. Ondarroan Emakume esanguratsuen erakusketa egingo da, Etxelilan.
Martxoak 8, egitaraua