Gaur [martxoak 6] ere, antxoa deskargatu dute Ondarroako portuan. 09:00ak orduko, hiru turrun entzun dira, eta arrantzaleek antxoa porturatu dutenearen albistea laister zabaldu da herrian.
Baxurako ontzi bakarrak ekarri du antxoa. Santanderko Gametxo ontziak 450 kaxa deskargatu ditu. Kantabriako arrantzontziko marinelek nabarmendu dutenez, arraina hurbilago harrapatu dute, “Euskal kostatik nahikoa hurbil”.
Antxoari dagokionez, urteko lehen aleak eguaztenean [martxoak 4] deskargatu zituzten Ondarroan; SantoƱa (Kantabria) inguruan harrapatutako 1.000 kaxa ekarri zituzten hiru ontzik.
‘Ongi etorri’ ontzi ondarrutarreko arrantzaleak sareak astintzen
Bestalde, gaur ere, nahikoa berdel ekarri dute ontziek. Ongi etorri baxurako ontzi ondarrutarrak, esate baterako, 17.000 kilo berdel deskargatu ditu goizeko lehen orduetan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.