Arrantzaleek antxoa eta berdela porturatzen jarraitzen dute

Gaur [martxoak 6] ere, antxoa deskargatu dute Ondarroako portuan. 09:00ak orduko, hiru turrun entzun dira, eta arrantzaleek antxoa porturatu dutenearen albistea laister zabaldu da herrian.
Arrantzaleak antxoa deskargatzen

‘Gametxo’ ontziko arrantzaleak antxoa deskargatzen

Baxurako ontzi bakarrak ekarri du antxoa. Santanderko Gametxo ontziak 450 kaxa deskargatu ditu. Kantabriako arrantzontziko marinelek nabarmendu dutenez, arraina hurbilago harrapatu dute, “Euskal kostatik nahikoa hurbil”. Antxoari dagokionez, urteko lehen aleak eguaztenean [martxoak 4] deskargatu zituzten Ondarroan; Santoña (Kantabria) inguruan harrapatutako 1.000 kaxa ekarri zituzten hiru ontzik.
Arrantzaleak sarea garbitzen

‘Ongi etorri’ ontzi ondarrutarreko arrantzaleak sareak astintzen

Bestalde, gaur ere, nahikoa berdel ekarri dute ontziek. Ongi etorri baxurako ontzi ondarrutarrak, esate baterako, 17.000 kilo berdel deskargatu ditu goizeko lehen orduetan.