'Azken portua' ere, Korrikaren eskutik
Korrikaren Bermeoko aurkezpena egingo du gaur bertan AEK-k, 18:00etan, Kafe Antzokian, baina ez da izango gaurko dakarren hitzordu bakarra. Izan ere, Korrika Kulturalaren barruan, Dejabu panpin laborategiak Azken portua umeentzako antzezlana taularatuk...

Korrikaren Bermeoko aurkezpena egingo du gaur bertan AEK-k, 18:00etan, Kafe Antzokian, baina ez da izango gaurko dakarren hitzordu bakarra. Izan ere, Korrika Kulturalaren barruan, Dejabu panpin laborategiak
Azken portua umeentzako antzezlana taularatuko du, 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago antzezlana, eta sarrerak 4 euro balio ditu.