Cadi La Seu taldea hartuko du Gernika Bizkaiak, bihar
SASKIBALOIA // Partida garrantzitsua jokatu beharko dute Gernika Bizkaiako neskek asteburuan; izan ere, sailkapenean bere aurreko postuan den Cadi La Seu taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Etxekoen babesa, behintzat, izango du bertoko taldea...
SASKIBALOIA // Partida garrantzitsua jokatu beharko dute Gernika Bizkaiako neskek asteburuan; izan ere, sailkapenean bere aurreko postuan den Cadi La Seu taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Etxekoen babesa, behintzat, izango du bertoko taldeak, Maloste kiroldegian izango baita norgehiagoka, bihar, 18:30ean. Bertokoak sailkapeneko bosgarren postuan dira, laugarrenarengandik puntu bakarrera.