Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Herriko Mus Txapelketako finala, Lekeition

Amoroto,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein
2015/03/06
Ondarroan jokatutako EH Mus Txapelketako kanporaketa.

Ondarroan jokatutako EH Mus Txapelketako kanporaketa.

Euskal Herri osoko zazpi herrialdeetako 128 muslari onenak lehiatuko dute bihar, Lekeition jokatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketako final nazionala. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketak, eta Euskal Herri osoko 2.000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21ean egin ziren herrialdeetako kanporaketak, eta bertan sailkatutako muslari onenek izango dute bihar, eskura, Euskal Herriko txapela. Goizean goizetik hasiko da martxan, Lekeitioko txapelketa. 09:00etarako aurkeztu beharko dira muslariak Independentzia plazan, eta izena emateagaz batera kafe goxoa izango dutela zain jakitera eman dute antolatzaileek. Izena eman da gero, aurkezpena egin, eta Aittitta Makurra taldeko txistulariek gidatutako kalejiran Merkatu Plazara abiatuko dira mus jokalariak. Ligaxka 10:00etan hasiko dute norgehiagoka. Taldeka banatuta, ligaxka jokatuko dute goizean, denek denen aurka. Zeregin horretarako Euskal Herriko Mus Federazioak ahalik eta talde anitzenak osatuko dituela azaldu du: «Talde bakoitzean herrialde ezberdinetako muslariak egongo dira». 11:30ean, hamaiketakoagaz gozatzeko, Lekeitioko zazpi taberna eta jatetxek egindako pintxo jana izango dute muslariek, eta bigarren faseari ekingo zaio. «Talde bakoitzeko garaileak elkarren artean lehiatuko dira, irabaztea lortzen duenak aurrera jarraituko du», zehaztu dute.
Mus txapelketa jokatu bitartean, Itxaropena txistulariek herriko giroa alaituko dute herrian zehar egingo duten kalejiragaz.
Bertan Merkatu Plazan bazkalduko dute jokalariek, eguerdian. Bazkaria, iparraldeko Kuxkuxtu txarangak girotuko du, eta bazkalondoan Euskal Herriko abestiez gozatzeko aukera paregabea egongo da. Bai eta Mahaigaineko dantzagaz ere. Arratsaldeko norgehiagokarako sailkatuko diren hamasei bikoteak mahaitik altzatu orduko egingo dute Mahaigainekoa. Manu Ziluagak txistua joko du eta Txilibristak dantzan egingo dute. «Herrialde ezberdinetatik datozenei bertoko kultura ezagutzera ematea da helburua», azaldu du Jose Miguel Meabe Lekeition txapelketa antolatzen duten Aittitta Txikiko arduradunak. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala, Barandiaran aretoan jokatuko da. 17:00etan, kalejira egingo da Merkatu Plazatik Independentzia plazara Kuxkuxtxu txarangaren doinuekin, kalejiran. Bertan plazan emango dituzte sariak. Beraz, arratsaldeko azken orduan, aurtengo Euskal Herriko Txapeldunak zeintzuk diren jakingo da. Bertoko sei bikote Lea-Artibai eta Busturialdeko sei bikotek hartuko dute parte final nagusian. Maila ona erakutsi zuten Bizkaiko finalean, eta sari nagusia lortzeko ahalegina egingo dute bihar. Bedaronako Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika, Bizkaiko txapeldunak, Ispasterko Jon Galletebeitia eta Iñaki Arriaga, Amorotoko Jabi Agirre eta Ander Elordi, Gizaburuagako Luis Anakabe eta Jabier Urrutiabeaskoa, Markina-Xemeingo Juani Gallastegi eta Txomin Biteri eta Lekeitioko Efo eta Jamhy jarriko dira Merkatu Plazako mahaietan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.