Vietnameko arroz-zelaiak. Argazkia: Patxi Ibarzabal
Vietnamen egon zenean bizi izandako esperientzia azalduko du Patxi Ibarzabalek gaur, martxoak 6, 20:00etan, argazkien laguntzagaz eskainiko duen emanaldian. Bidaian ezagutu zuen historia apurra ere kontatuko duela aurreratu du etxebarritarrak. Vietnameko gerra edo Ho Chi Minh-eko historia azalduko ditu, besteak beste, ETX Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian.
Goitik behera zeharkatu zuen Vietnam Ibarzabalek, eta, beraz, zonalde ezberdinetako argazkiak erakutsiko ditu; arroz zelaiak, hiri handiak, Budari eskainitako tenpluak eta kostaldeko zatia, esate baterako.