Vietnameko argazkien emanaldia egongo da gaur, kultur aretoan

Vietnamen egon zenean bizi izandako esperientzia azalduko du Patxi Ibarzabalek gaur, 20:00etan, argazkien laguntzagaz eskainiko duen emanaldian. Bidaian ezagutu zuen historia apurra ere kontatuko duela aurreratu du etxebarritarrak. Vietnameko gerra edo...

Vietnamen egon zenean bizi izandako esperientzia azalduko du Patxi Ibarzabalek gaur, 20:00etan, argazkien laguntzagaz eskainiko duen emanaldian. Bidaian ezagutu zuen historia apurra ere kontatuko duela aurreratu du etxebarritarrak. Vietnameko gerra edo Ho Chi Minh-eko historia azalduko ditu, besteak beste, ETX Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian.

Goitik behera zeharkatu zuen Vietnam Ibarzabalek, eta, beraz, zonalde ezberdinetako argazkiak erakutsiko ditu; arroz zelaiak, hiri handiak, Budari eskainitako tenpluak eta kostaldeko zatia, esate baterako.