Berdintasunerako pausoak eskatu dituzte Martxoaren 8ko ekintzetan
Ospakizunak eta aldarrikapenak bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Morez jantzi dira asteburuan herrietako kale eta plazakOspakizunak eta aldarrikapenak bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Martxa, elkarretaratze zein afariak egon dira...
Ospakizunak eta aldarrikapenak bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Morez jantzi dira asteburuan herrietako kale eta plazak
Ospakizunak eta aldarrikapenak bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Martxa, elkarretaratze zein afariak egon dira ia herri guztietan. Udalak batzuetan, emakume taldeak besteetan, edo herriko elkarteak izan dira berdintasunaren aldarria kaleratu dutenak, eta herritarrek bat egin dute beraiekin.Lea-Artibai eta Mutrikuri dagokionez, Martxa Moreak Lekeitioko kaleak zeharkatu zituen, zapatu goizean. Motorrean, bizikletan, patinekin zein oinez herrian zehar ibili ziren, ume, gazte, emakume eta gizonak, giro alaian. Independentzia plazan jarraitu zuen jaiak. Kioskoaren itzalpetik bertsotan jardun zuten Miren Amurizak eta Oihana Bartrak. Gaua ere morea izan zuten Lekeition, emakumeentzako afaria prestatu zuen-eta herriko emakume taldeak. Independentzia plaza izan zen atzo, bai eta ere, Martxoaren 8ko aldarrikapenak zabaltzeko aukeratutako tokia. Elkarretaratzea egin zuten herritarrek, eguerdian.
Markina-Xemeinen ere, afaria eduki zuten emakumeek zapatuan. Martxoaren 8an, berriz, mugimendu feministak Bilbon deituriko manifestazioagaz bat egin zuten.
Plazak beteta
Aulestiko plaza bete zuten herritarrek domeka eguerdian. Pausoz pauso bardintasunerutz lelopean elkarretaratzea egin zuten, eta ostean, Zemendiako kide batek emakumeen egoeraz hitz egin zuen. Elkarretaratzea amaitutakoan, poteoa egin zuten tabernaz taberna, Aulestiko batukadak lagunduta.
Mutrikuko Goiko Plaza ere aldarrikapenerako bilgune izan zen atzo. Emakumeak Mutrikun Abixan, Mutrikuko korua, Gure Ametza dantza taldea, txistulariak, udal ordezkariak eta herritarrak batu ziren eguerdian Goiko Plazan egindako elkarretaratzean. Kalerik kale ibili ziren guztiak, gero, musikariak alaituta, eta Beheko Plazan geldialdia egin zuten kantuan egiteko.
Andrabandak girotuta hasi zen Ondarroako elkarretaratzea. Alamedan batu ziren herritarrak berdintasuna eskatzeko, eta udalak onartutako mozioa irakurri zuten. Hasi modura, Andrabandaren soinuekin amaitu zen ekitaldia. Zutik emakumeak abestu zuten amaitzeko.
Hamaiketako berezia egin zuten atzo, Gizaburuagan. Olazar Kultur Elkarteak hitzordua jarri zuen herriko tabernan, mokadutxoa hartzeko, eta bide batez, 60 urtetik gorako emakumeei oparia banatu zieten.
Martxoaren 8ko ekitaldiak aukeratu dituzte Berriatuan Berdintasun Planaren aurkezpena egiteko. Ipuin kontalaria eta antzerkia ere eduki dituzte, eta zelan ez, afaria Zentrala jatetxean.
Afaria barik, bazkaria eduki zuten, atzo, Ziortza-Bolibarren. Gainera, Estibalitz Gonzalezek Lapikotxiki, kantuz kulunkatzen liburua aurkeztu zuen.
Bestalde, Izarren argia filma ikusteko aukera eduki zuten Munitibarren, eta Baionara joan ziren bidaian mendexarrak.