Liburu eta disko azokaren baitan Lameran dauden hamabost salmahaietan euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahal dituzte bertaratutakoek. Barikuan ireki zituen ateak, eta hilaren 15era bitartean bisitatu ahalko da. Lehenengo asteburu honetako eguzkiak ...

Liburu eta disko azokaren baitan Lameran dauden hamabost salmahaietan euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahal dituzte bertaratutakoek. Barikuan ireki zituen ateak, eta hilaren 15era bitartean bisitatu ahalko da. Lehenengo asteburu honetako eguzkiak jendearen joan-etorrietan asko lagundu du. Asteon idazleen bisitak izango ditu azokak. Eguenean Unai Elorriaga idazleagaz solasaldia izango da liburutegian, 19:00etan. Zapatuan, berriz, 19:00etatik aurrera, J. Javier Abasolo eta Jon Arretxe egongo dira azokan.