'Errautsetatik erne', XVII. mendera bueltatu dira Muxikako andreak
XVII. mende hasieran, Zugarramurdin, Inkisizioak sutan erretzera kondenatu zituen hamabi emakumeen istorioa Muxikara ekarri dute herriko emakumeek. Errealitateak eta fikzioak bat egin dute Errautsetaik erne antzezlanean. Obra berria ekarri dute aurten,...
Aurten ere, ume zein nagusiek parte hartu dute ikuskizunean; guztira, 55 izan dira antzezleak. 4 urte ditu gazteenak, eta 81 nagusienak.
Iaz Gure etxe bakarra antzezlanagaz bezala, magia egin dute, berriro, Muxikako andreek, agertoki bihurtutako Ariatzako elizan. Gazte Asanbladaren laguntza ere eduki zuten, eta publikoan 300 bat lagun bildu ziren. «Oso ondo atera zen dena, eta oso pozik gaude», azaldu du Enbeitak.
Antzezlan berria iazkoa baino hunkigarriagoa dela esan du Enbeitak, eta, zapatuan, zenbaitzuk negar ere egin zutela. Istorio horrekin ere, zelanbait, emakumeen kontrako injustiziak salatzera datoz muxikarrak. «Mendeak aurrera joan ahala formak aldatu dira, baina arrazoiak edo oinarriak bera izaten jarraitzen du».
Estreinaldia egin ostean, Errautsetatik erne beste herri batzuetan ere antzeztea dute asmo. Iaz estreinatu zuten Gure etxe bakarra ere berriro antzeztuko dute; Berriatuan, esate baterako, hilaren 18an.