Errigorako olioa banatuko dute Mutrikun

Errigorako olio bidoiak

Errigorako olio bidoiak eramateko prest

Nafarroako uzta, eskutik eskura Errigorako kanpaina berriko 5 litroko oliba olio birjina bidoiak Mutrikura heldu dira. Aurreko asteetan eskaerak jaso eta gero, herritarrek La Casa del Aceite-n ekoitzitako olioba olio birjina ekologikoa edota Ablitasko kooperatiban ekoitzitako oliba olio birjina bidoiak jasotzeko aukera izango izango dute datozen egunotan. Banaketa eguenean [martxoak 12] zein barikuan [martxoak13] egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Kalaputxi herri aldizkariak Luardo Etxeko sotoan duen lokalean (Barrenkale 12, behea).