
Endika Perez
Azken hilabeteotan karta sozialaren inguruan egindako lanketaren ostean programa soziala laburbiltzen duen 16 puntuen berri emateko,
Zer da Euskal Herriko eskubide sozialen karta? hitzaldia emango du Endika Perez
Eskubide Sozialen Kartako Nazional mailako koordinatzaileak bihar [martxoak 11], 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
Perezek azaldu duenez, herriz herri egin modura, programa sozialeko ardatz nagusien berri emango da bihar iluntzeko jardunaldian. «Proposamen zehatz batzuk egin ditugu. Beti ere, jendearen partehartzea bermatzen dutenak alderrikapenak kontutan edukiz. Politika sozialen aldeko apustua egiten dugu. Ikuspegi ekonomikoa alde batera utzi, eta bizitza erdigunean ipintzen duen politikak bultzatzea da gure helburua».
Era berean, hemendik aurrera eman nahi diren pausuen berri ere emango du, «oraindik ere zertan sakondu badagoelako». «Politika sozial eta ekonomikoetan, esate baterako, herriak ere erabakitzeko eskubidea duela uste dugu». Horrez guztiagaz lotuta, zapatuan Bilbon eta Iruñean Aldaketa soziala orain lemapean Eskubideen Kartaren inguruan egingo diren manifestazioetarako gonbidapena luzatzeko aukera ere izango du Perezek. «Kaleetan ere gure ahotsa ozen entzutea garrantzitsua da».