
Lekeitioko ludoteka. Argazkia: Lekeitioko Aisialdi Taldea
Bost hilabete pasatu dira ludoteka zerbitzu berria martxan jarri zutenetik, eta egindakoaren eta egiteko dagoenaren inguruan hausnartu beharra ikusten dute Aisialdi Taldekoek.
“Azaroan ume kopuru handia zegoela ikusita, txandatze sistema jarri genuen martxan, eta honen inguruan hitz egin eta erabakiak hartzeko garaia dela deritzogu”, azaldu dute.
Hori dela eta, zapatu honetan, martxoak 14, 17;30etan Ludotekako gurasoen bilera egingo dute. Hurrengoa izango da bertako gai ordena:
1. Orain artekoaren ebaluazioa eta iritzi trukaketa.
2. Txanda sistemaren ebaluazioa eta hausnarketa.
3. Aste Santuko zerbitzua.
4. Limoneroetako gune hezitzailea.
5. Gurasoen inplikazioa.
6. Norberak lekarkeena.