Neguko eskaintzen merkatu txikia egin zuten Ondarroako dendariek Itsasaurreko Plazan domekan [martxoak 8]. Aurreko merkatuarekin alderatuz, azkena “hobea” izan dela nabarmendu du Eva Aranbarri Zatozte elkarteko ordezkariak. “Salmentei eusteaz gain, zer edo zer igo egin dira. Elkartetik oso balorazio ona eta positiboa egin dugu. Asko saldu zen, eta gustura geratu gara denok”.
Herritarrak eskaintzak ikusten
Aranbarriren iritziz, eguraldi onaren eragina “berebizikoa” izan zen salmentak igotzeko. Izan ere, eguraldia lagun dendak goizetik iluntzera arte irekita egon ziren. “Argi dago eguraldiak asko laguntzen duela horrelako ekimenetan ere. Jende asko ibili zen kalean, eta merkatu txikian ere erosle asko ikusi zen. Merkatariak, oro har, gustura geratu dira egon diren salmentekin”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.