Mutrikuko EH Bilduk Herri Batzarra egingo du
Bihar [martxoak 11], 19:00etatik aurrera, 2015-2019 epealdirako zerrendaren eta programa proposamena onartzeko Herri Batzar zabala egingo du Zabiel Kultur Etxean Mutrikuko EH Bilduk.
Herri programen behin betiko onarpenerako, partehartze zabala proposatuko dute EH Bilduko kideek. «Edozein herritarrek bere ekarpena egiteko aukera izango du hurrengo egunotan». Zerrendaren onarpenarekin batera, gainera, bihar iluntzeko batzarrean gestio taldeen osaketaz ere hitz egiteko aukera zabala egongo da.