
Herritar ugari bildu ziren barikuan Munitibarko frontoian lehen mailako pilotarien partidez gozatzeko. Eskuz binakako txapelketa jokatu zuten Retegi Bi eta Rezustaren bikoteak Ezkurdia eta Zabaletaren aurka, partida markagailuan 18-22 zela bukatuta. Horien aurretik, hala ere, herriko pilotariaren txanda izan zen. Profesionalen artean aurten debutatu duen Aitor Irustak pilotarako duen abilezia erakusteko aukera izan zuen lagun eta familiaren aurrean, Altuna III bikote zuela. Jaunarena eta Merinoren aurka lehiatu zuten, eta bi puntuko aldeagatik. irabaztea lortu zuten: 20-22 eginda.