
San Jose loreak Lea-Artibai eta Mutrikuko bazterrak hartzen hasi dira. Aitzitik, San Jose lorea udaberriaren iragarle dela esan izan ohi dute. Landare hau bere edertasunagatik apaingarri gisa erabili izan da, eta sendabelartzat ere hartu izan da. Hosto berriak entsaladan jaten dira, eta buruko minen edo paralisien kontra erabil daitekeela diote. Loreak berriz, lasaigarriak omen dira, eta sustraiak, katarroa sendatzeko erabiltzen dira
San Jose lorea
- Familia: primulazeoak
- Espeziea: Primula eIatior
- Gipuzkoa eta Bizkaian arrunta
- Araba eta Nafarroan banandua
- Iparraldean urria
- Habitata: lurzoru oso hezeak: basoak, erreketako ertzak, haltzadiak; eta zapalda laiotzak
- Sendabelarra: bai

San Jose lorea.
.