Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Batez ere gazteei begira antolatu dute aurton TELP tailerra

Bermeoko Udalak eta Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta, TELP tailerra eskainiko dute martxoaren 14an eta 28an. Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean batuko dira zapatu bi horietan, 09:00etatik 14:00etara. Aurten, aipatu tailerra bereziki gazteei zuzen...

O.Z.
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/03/11
Bermeoko Udalak eta Bermeoko Gazte Asanbladak antolatuta, TELP tailerra eskainiko dute martxoaren 14an eta 28an. Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean batuko dira zapatu bi horietan, 09:00etatik 14:00etara. Aurten, aipatu tailerra bereziki gazteei zuzendutakoa dela azaldu dute antolatzaileek.

Maite Alvarez de Zarate udaleko euskara teknikariak azaldutakoaren arabera, TELP tailerraren helburua euskaraz berba egiten denean zenbait aldiz sortzen diren egoeren aurrean eta izaten diren erantzun desegokien aurrean zelan jokatu aztertzea da.

Tailer horretan, modu praktiko batean, egoera deserosoen aurrean hobeto sentitzen erakusteko baliabideak eskaintzen dizkiete parte hartzaileei: «Zenbat bider gertatu zaigu elkarrizketa bat euskaraz egin gura eta gaztelaniaz berbetan amaitzea? Holakoetan zer pentsatu, zer esan eta zer egin erakusten du TELP tailerrak». Hala, parte hartzaileek jarrera kontzienteak maila kognitiboan eta komunikatiboan landuko dituzte, eta zenbait estrategia ere landuko dituzte, sentsibilizazioa areagotzeko.

Parte hartu gura duten gazteek ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea. Bermeoko Gazte Asanbladaren Facebookean edota udaleko euskara sailean eman beharko dute izena, eta bihar dute horretarako azkenengo eguna.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gehienez, hogei lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.