Bizikletak, eguraldi onerako prest
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak bizikleten konponketak nola egin ikasteko tailer bana eman dute asteburuan.Eguraldi onagaz asko dira bizikletari neguan pilatutako hautsa kendu eta pedalei eragitera animatzen diren...
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak bizikleten konponketak nola egin ikasteko tailer bana eman dute asteburuan.
Eguraldi onagaz asko dira bizikletari neguan pilatutako hautsa kendu eta pedalei eragitera animatzen direnak. Urdaibaik, gainera, aukera politak eskaintzen dizkio batera eta bestera bizikletan ibili nahi duenari. Hautsa kentzeaz gain, baina, beharrezkoa izan ohi da erabili aurretik bizikleta doitzea. Horretarako, konponketa txikiak nola egin jakiteko eta mantenu egoki baterako, tailer txiki bat egin zuten domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Busturian.Hamabost lagunek parte hartu zuten Agiantza gobernuz kanpoko erakundeak emandako tailerrean. Elkarte horretako bi kidek azalpenak eman zituzten, eta parte hartzaileen galderak ere erantzun zituzten. Hartara, ohikoak izaten diren arazoak nola zuzendu ikasi ahal izan zuten ikasleek. Praktikarako astia ere eduki zuten, eta eguraldi ona aprobetxatuta, nork bere bizikleta hartu eta Madariaga Dorretxearen kanpoko aldean aritu ziren konponketa txikiak egiten.
Busturian bakarrik ez, Bermeon ere gisa horretako saio bat egin zuten asteburuan, Zapatu kirolaria ekimenaren barruan. Kasu horretan, Bermeo Txirrindularitza Taldea izan zen parte hartzaileei azalpenak ematearen arduraduna.