Datorren astean abiatuko da
19. Korrika Urepeletik, eta Mutrikura ailegatu bitartean, motorrak berotzeko aukera izango da bihar [martxoak 13].
Korrika kulturalaren barruan, 19:30ean, pintxo poteoa egingo dute, eta 22:30etik aurrera, Korrikaren aldeko kontzertuak eskainiko dira gaztetxean; Mutrikuko Auskan eta Elizondoko
Kaskezur taldeen doinuez gozatzeko aukera egongo da goizeko ordu txikiak arte.