Neguan ere zer eta non jan izan dezaten
Inguruko hegaztiak laguntzeko asmoz, janlekuak eta habi-kutxak ipini dituzte Lurgorriko bizilagunek auzo horretan; Urdaibai Bird Centerren 'Inguruko hegaztiak' programagaz bat egin dute.Neguan ere zer jan izan dezaten, inguruko hegaztiak laguntzeko eta...
Inguruko hegaztiak laguntzeko asmoz, janlekuak eta habi-kutxak ipini dituzte Lurgorriko bizilagunek auzo horretan; Urdaibai Bird Centerren ‘Inguruko hegaztiak’ programagaz bat egin dute.
Neguan ere zer jan izan dezaten, inguruko hegaztiak laguntzeko eta izen bereko proiektuagaz bat egiteko hautua egin dute Lurgorriko auzo elkarteko kideek. Gautegiz Arteagako Bird Centerrek bultzatutako proiektu horrek Busturialdean bizi diren hegaztiei buruzko ezagutza zabaltzea dauka helburu.Eta ezagutza horretan murgildu asmoz joan ziren Lurgorriko bizilagunak Urdaibai Bird Centerrera. Ume zein nagusi, txorientzako jantokiak prestatu zituzten bertan. Gero, janleku horiek eta habi-kutxak ipini zi- tuzten Lurgorrin.
Ezagutzeko aukera
Hala, hegaztiak lagundu gura dituzte Gernika-Lumoko bizilagunek; izan ere, neguan elikagaiak lortzeko zailago izan ohi dute hegaztiek Busturialdean. Urdaibai Bird Centerreko adituen arabera, Inguruko hegaztiak proiektuak bi helburu lituzke gaur egun: hegaztiei laguntza ematea, inguru hurbilean elikatzeko aukera eskainiz (eta negua errazago igarotzeko aukera eman, horrela); eta beraiei buruz ikastea, behaketaren bitartez hobeto ezagutzeko eta identifikatzeko gai izatea, alegia.