Herritarrak Mutrikuko batzokiaren kanpoan
Herritarren proposamen eta iradokizunak “modu zuzenan” jaso nahi dituztela adierazi dute jeltzaleek.
Bestelako Mutriku leloa duen parte hartze prozesu berritzailea jarri dute martxan. “G
uretzat garrantzitsua da herritarren iritzi eta beharrak ezagutzea, herriak zein arazo dituen baloratu, identifikatu eta irtenbideak aztertzeko. Mutrikuko beharretan eta errealitatean oinarritutako proiektu integrala garatu nahi dugu eta horretarako herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera“, adierazi du Jose Angel Lizardi hautagaiak.
Mutrikuar guztiek modu anonimoan beraien iradokizun, kexa edota proposamenak bidaltzeko aukera izango dute martxoaren bukaera arte. Lizardik jakinazari duenez, ekarpenak jasotzeko hainbat bide zabaldu dira, “herritarrei ahalik eta erraztasun handienak eskainiz”. Gaur egun komunikatzeko moduei eta sare sozialei garrantzia emango zaie. Modu horretara,
Facebook,
Whatsapp (
619 037 887), telefono bidezko mezuak edota posta elektronikoa (
mutrikukoeaj@gmail.com) herritarren eskura jarri dituzte. Hala ere, komunikatzeko bide hauek erabiltzera ohituak ez daudenek ere idatziz egin ahal izango dituzte beraien ekarpenak, batzokiaren aurrealdean ipini duten buzoin berdearen bidez.
Proposamenak idatziz egin nahi dutenek batzoki kanpoko buzoi berdean utzi beharko dituzte
Behin proposamen guztiak jasota, horien inguruko xehetasunen berri emango dutela argitu dute. “Gehien gustatzen diren ekarpenekin eta ideiekin Mutrikuren etorkizunerako herri programa osatuko dugu eta herritarren aurrean aurkeztu. Programa horrexekin aurkeztuko gara hauteskundeetara”.
Era berean, arloz arlo herriko “beharrak aztertu eta proposamen sendo bat lantzeko” hainbat bilera egiten hasiak dira. “Inork bilera hauetan parte hartu nahi badu, gustura gehituko dugu taldera”.