Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Udaletxea berreskuratzeko lanen lehenengo fasea hasiko dute

Udaletxetik Goiko Plazako kioskoraino ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxita egongo da, segurtasuna bermatu aldera. Zirkulazio aldaketak egongo dira2013ko apirileko Alde Zaharreko suteak, Bizkaiko azken 30 urteetako suterik larrienak, Bermeoko udalet...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/03/11

Udaletxetik Goiko Plazako kioskoraino ibilgailuentzat eta oinezkoentzat itxita egongo da, segurtasuna bermatu aldera. Zirkulazio aldaketak egongo dira

2013ko apirileko Alde Zaharreko suteak, Bizkaiko azken 30 urteetako suterik larrienak, Bermeoko udaletxea «larriki» kaltetu zuen. Ia bi urte pasa ondoren, eraikina berreskuratzeko lanen lehenengo fasea abiaraziko dute asteon.

Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, lehenengo fasean, eraikinaren barruaren zati bat hustuko dute, eta egitura berriaren lehenengo fasea eraikiko da. Lanok egiteko epea bost hilabetekoa dela azaldu dute. Bestalde, lanok iraun bitartean, udaletxeko aurrealdea itxita egongo da Goiko Plazako kioskoraino. Oinezkoentzat zein ibilgailuentzat zarratuta egongo da, herritarren segurtasuna bermatzeko; izan ere, udaletxearen aurrean garabia bat ezarriko dute lanak egin ahal izateko. Horren ondorioz, Alde Zaharreko zirkulazioan zenbait aldaketa egin beharko dituztela azaldu du Ormaetxeak.

Udaletxea berreskuratzeko lan horiek aseguruaren eta Bizkaiko Foru Aldundiak «aurreikusi gabeko gastuen ataletik» emandako diruagaz finantzatuko dituztela jakinarazi dute. Orain, Bermeoko Udala udaletxearen berreskuratze lanen bigarren fasea egin ahal izateko finantzazio bila ari da: «Diru hori lortzea beharrezkoa da gure udaletxeko eraikina berreskuratu ahal izateko».

Eraikin garrantzitsua

«Bere balore patrimonialagatik eta herritarrentzat toki adierazgarria» delako, Bermeoko udaletxea herrian dagoen «eraikin garrantzitsuenetarikoa» dela aipatu dute. Horregatik, hain zuzen, «behar-beharrezkoa» ikusten dute eraikina «ahalik eta arinen berreskuratzea eta martxan jartzea».

2013ko Alde Zaharreko suteaz geroztik, Bermeoko udaletxean zeuden zerbitzu guztiak Gizarte eta Kultura Etxean dauzkate herritarrek eskura: idazkaritza, alkatetza, euskara saila, langileria eta jakinarazleak bertan aurki daitezke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.