Zuhaitzetik zuhaitzera ondarea ezagutuz
Zuhaitzetik zuhaitzera herriko natur ondarearen zatitxo bat ezagutzeko aukera izan zuten joan den domekan egin zen Zuhaitzen Ibilaldian parte hartu zutenek. Uhagongo hagina, Xemeingo artea, Lea-Artibai Ikastetxeko gorostia eta sekuoia, udaletxe osteko ...

Zuhaitzetik zuhaitzera herriko natur ondarearen zatitxo bat ezagutzeko aukera izan zuten joan den domekan egin zen Zuhaitzen Ibilaldian parte hartu zutenek. Uhagongo hagina, Xemeingo artea, Lea-Artibai Ikastetxeko gorostia eta sekuoia, udaletxe osteko ginkgoa, haritza eta gaztainondoa, Goiko Portaleko haritza, Zelaiko ezkia eta Arkupe aurreko artea ikusi eta bakoitzaren ezaugarriak entzun zituzten adi-adi. Gainera, bakoitzari bere plaka jarri zioten beste herritar guztiek ere herriko zuhaitzen berri eduki dezaten.