'Basamortura eskuzabal' proiektuaren aldeko bertso afaria, barikuan
Basamortura eskuzabal proiektuaren aldeko bertso afaria egingo da bihar, 21:30ean, Markina-Xemeingo Axpe sagardotegian. Bertsolariak Joseba Artza etxebarritarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra izango dira.Bertso afarira joateko txartelak salgai dau...
Bertso afarira joateko txartelak salgai daude, Patxuan (Markina-Xemein) eta Berriatuko Urepelen, 15 eurotan.
Baina bertso afaria ez da Basamortura eskuzabal proiektuaren sortzaileek egingo dute ekintza bakarra. Izan ere, hilaren 22rako bertso saioa antolatu dute, Berriatuan. Horretan, bertsolariak ondokoak izango dira: Nerea Ibarzabal, Eneko Abasolo, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Jon Maia.